Abuztuaren 2an, Saninazio festen amaieran, Joxeina Etxeberriaren Disko Festa izatekoa zen, baina bertan behera gelditu da ekitaldi hau. Azken aldian ekitaldi honi zenbait herritan eginiko boikotak direla medio Joxeinak bertan behera utzi ditu eskaini behar zituen emanaldi guztiak, hauen artean Azpeitikoa.
Joxeinaren ordez, "DJ Bengoa Sound Systems"en emanaldia izango da, argi efektu berezi eta guzti.