Javier De Pedrok Mikel Aranburu taldekide eduki nahi du. Hala zioen atzo Gara egunkariak ekarritako adierazpenetan.
Antiguotarra Blacburn Rovers talde ingelesak fitxatu du aurtengo denboraldian eta zuzendariei honela esan omen zien: "Jokalari batez iritzia eskatu zidaten eta nik Aranburu nahiago nuela esan nien. Harritu egiten nau ez jokatzeak talde erdia bera denean. Baina hobe horrela, ahal dudan guztia egiten baitut hona etor dadin. Oso ongi hitz egin dut berataz eta zaintzen dabiltza".
Aurredenboraldian reala Ingalaterran izan zen. Reala bai baina Aranburu ez. Horrek ere harrituta
utzi zuela diote Gara-n.