Lagun Onak Mendi Bazkunak Gipuzkoako itzulia antolatu du. Urriaren 9, 10, 11 eta 12 egunetan egingo da eta gehienez ere 30 lagunek parte hartu ahal izango dute. Urriaren 9an, larunbatean, goizeko zazpietan aterako dira asteartean itzultzeko.
Ibilaldia lau etapatakoa izango da (egunero gutxi-gorabehera 10 orduko itzuliak izango dira):
- Etapa. Azpeitia-Abaltzisketa.
- Etapa. Abaltzisketa - San Adrian.
- Etapa. San Adrian Elgeta.
- Etapa. Elgeta Azpeitia.
Irailaren 20tik aurrera emango dute izena emateko epea.