Gipuzkoa ordezkatuko du Azpeitiak hegoaldeko euskal probintzien arteko pilota txapelketan

Uztarria.eus 2004ko ira. 15a, 18:09

  • Hegoaldeko lau probintzietan herri arteko txapelketa irabazi dutenek jokatzen dute
  • Nafarroako Uharte izango dute aurkari

Gipuzkoako Herri Arteko Pilota txapelketa irabazi zuen aurten Azpeitiak. Hori dela eta, orain Gipuzkoa ordezkatuko du gaur hasiko den hegoaldeko euskal probintzien arteko txapelketan.

Nafarroako Uharte izango du aurkari eta arratsaldeko 19:30ean hasiko dira jokatzen, nafarren frontoian. Itzuleko partida datorren astean jokatuko da Azpeitian baina oraindik eguna zehazteko dago. Beste kanporaketa Gasteizek (Araba) eta Lezamak (Bizkaia) jokatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide