Uztarriak ikasturte berriari ekingo dio. Lehen gonbidatua Joxe Manuel Odriozola idazlea izango da.
Altzoarrak euskararen inguruko hainbat saiakera lan argitaratu ditu, eta atera duen azken liburuan ere euskalgintzan jardun duten 450 euskalzaleen pentsamenduak bildu ditu. Liburu honen inguruan arituko da hizketan, gaur, Sindikatu Zaharrean, 20:00etan.
Azken hitzaldia
Uztarriak antolatutako azken hitzaldia "Euskara denon konpromisoa" lemapean eginikoa izan zen. Azpeitiar ezagun batzuk, Kepa Peñagarikano, Pedro Otaegi, Xabier Agirretxe eta Lurdes Goenaga, eta hauekin Xabier Mendiguren Kontseiluako idazkari nagusia izan ziren orduko hartan.