Ederregiak zer?

Pako Iriarte 2004ko ira. 24a, 12:09

  • Gaur Berria egunkariak dakarkien iritzietatik jasotako da
  • Iriarte: "Utopia beharrezkoa badu pertsonak, nolatan dio bere utopiek akatsak dituztela ederregiak direlako?"

Utopia beharrezkoa du pertsonak, espazio espiritual gisa bada ere. Utopia ezabatzea, azpian duzun lurra ezabatzea litzateke, bidea moztea. Zergatik dituzte akatsak demokrazia edo komunismo bezalako gauza ederrek? galdetu zion lagunari eta honek erantzun 'ederregiak direlako''ยป.

Bi italiarren arteko jardunean gertatutakoa agertu zigun Kirmen Uribek eta hau datorkit: Demokrazia, komunismoa, gauzak ala ideiak dira? Sortutako akats horiek, gauzak ala ideiak? Akatsak izanda utopia izan al liteke?

Utopia beharrezkoa badu pertsonak, nolatan dio bere utopiek akatsak dituztela ederregiak direlako? Ez al du sinesmena agertzen bere jainkoan, askatasunari beste izen batzuk jartzen dizkiola, ederregira igoz, nahiz eta akatsak izan? Utopia al da hori?

Biziak utopia gainditu egiten duelakoan naiz, baina utopiari izena jartzen dionak jai duelakoan ere banaiz, jai era askotara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide