1. Zer dela eta sortu zen Triku Festa?
Josu
Herriko taldeen erakusketa izango litzatekeen ekimena sortu nahi genuen, herriak ikusi dezan izkutuan bakarrik ez garela jarduten.
Honez gain, musika zale guztientzako topagunea izan nahi du Triku Festak. Eta buruan zerbait sartzen zaigunean egin artean, burugogor, jarraitu nahi izaten dugu.
2. Ze pasau dek fundiziyuekin. zeatik laga
fundiziyue
Denbora asko pasau dek Fundiziyuen hasieratik eta urtean zehar pertsonan bizitzak ere ez dira leku berdinetik bideratzen. Eta tartean zintzeridadea badago agoniak ez du lekurik.
3. Nola erabakitzen dituzue zein taldek parte hartu? Zein gomendatzen duk entzutea?
Bon...Ibon
Lokaleko partaide guztiek dute antolatzen diren bilereta azaltzeko posibilitatea eta bakoitzak bere iritzia emateko aukera kanpoko taldeei buruz denean. Azpeitiko taldea denean talde berak izena ematen du. Gero ikusten da zenbat denbora dagoen eta ze leku dauden jotzeko. Datu hauek danak ikusita koktel batean nahasten ditugu eta buala.
Entzuteko igande arratsaldean egongo diren taldeak dituk gomendagarriak nire ustez; etzekiat zeintzuk diren hire gustuak.
4. Azpeitiko taldiek ez al die danak oso-oso antzekuek? Zeatik ez da beste mota bateko musikie iten dun inor ateatzen kalea?
Felix
Familiko eraginak
lagunen eraginak
herri baten eraginak
Ez al dek ikusten gauz berdin askoren tartien bizi geala? Hori danai aldeitie oso zaile dek, ez eta oso rekomendagarriyere.
Horre danan barruen ere ba zeok indibidualismue eta ikuspegi oso partikularra. Holako bat Azpeitiyen musika dedikatzen badek zeoze desberdiñe izengoek, nahiz eta danai berdiñe ez iruditu.
5. Aupa jon, zer mouz hire talde berriarekin?
unai
Oso ondo. Unai nun sartze haiz! aspaldiyen hire notiziyek Getaiko umiengandik etortzen ziztek; espero diat heu ere ondo izetie. Oin dudetan jartzen nauk, espero Frantzesena izetie ta bestela esandakue, nere taldiei buruz etziok geizki esana.
6. udalak nolako laguntzak ematen dizkik hau antolatzeko? edo ematen al dizkik?
unai
Aurten 9.000 eurotako dirulaguntza izen diau. Ez nauk sartzen asko edo gutxi dan, egiye dana dek urte hontan antolau degunantzako etzagula alleatzen. Ia karpako barriekin enpazteitugun.
7. Aupa, Jon. Azpeitiyen talde mordue zeok, Jon. Baina radiografi bat eiterik bai? Zeinek ze musika mota, gazteak, esperientziadunak, onak, txarrak... Ta beste galdera bat: diskuek zer, noizko?
Irene
Lenguen jardun giñenan kontuek ateatzen Urrustileko eta Zubi-Zaharreko lokaletan dauden grupuena eta danea 40 talde kontau giztenan. Nere ustez ere asko den baiñe egiye ere baden. Eozein grupori galdetuz gero ze motako musika eiteben ez likin jakingo erantzuten. Gutxiyen gustatzen zaigun galderie den. Grupo punki pille bat zeon, hire ausardiyen arabera uzteñat asmatzie izenan arabera zein dien punkiyek. Haueatik ere esangoñat danak 15tik 18 urte bitarteko jendie dala. Neretzako gaztiek. Zaharra izetie edota urte geyo eukitzie esperientziye izetie bada, atzoko kontzertue ikusi ber unan, baiñe jayen ere aukera politte izengoen "T" eta "Yakuzi"-rekin. Onak edo txarrak dien erabakitzie hire esku uzteñat.
Biyerko esango banizu xinistuko altzenuke?
8. Urte asko daramazkik musikaren mundu horretan, Jon. Hi hasi hintzeanean baino hobeto al dago Azpeitian?
Txomin
Azpeitiko mobida musikala gu hasi baiño zeoze lenuo hasi uan. Jotakie aparte utziz, zerotik hasten danien edota 15 urte lanien jardunda era batera edo bestera gauzak sekule ez dituk berdinak izaten. Nik Urrustilleko lokaletako biziye ikusi diat urte hoyetan eta pozik esan lezakeat, bai pertsonalki, bai materialki prozesu oso haundiye egon dala. Errez idaztendek 20 zenbakiye, baiño hoyek dituk oin momentuen dauden taldiek Urrustillen, gehi DJ-ek. Oye danak nolabait ondo ematie ez dek lan erreza baiñe Urrustillen funtzionau eiteik, momentuz.
9. Nere ustez, Azpeitiko azkeneko talde batek Euskal Herrian fama eduki zuena Jotakie izan zen. Zergatik lehorte hau?
Ane
Jotakiek, 10 urtetan, asteko egun danetan, 3 orduko entsaiuek egiten zituen. Beraiek garbi zuten musikatik bizi nahi zutela. Gaur egun oraindik nere aldamenetik ez da iñor pasa holako ametsekin.
10. Zergatik jarri behar duzue karpa?
maite
Gure ustez, ona delako triku festak bere leku propio bat edukitzea, nahiz eta batzutan, tabernetara jo behar izan.
11. aupa!
aurten bi talde goraipatu nahi nituzke, batez ere kritikak oso ondo jarri izan dituelako; Boogie Punkers eta Aterkings.
Nola lortu dituzue? Erreferentzi gehiago nahi nituzke...Ipunkrock-en zale ugari dituzte Markinarrak eta hori asko da, jakinda euskaldunak Espainiara iristeko dauden zailtasunekin...zeoer gehiago jakin nhai nuke.
ixaka
Ni neu ez naiz arduratu taldeak lortzen festa honetarako baiña interesatuak bazaudete Uztarriara deitu eta beraiek esango dizue ze pertsonekin kontaktatu.
12. Elgoibarkoa naiz. Jakin nahi nuke karparen inguran informazio gehiago...zela antolatua dagoen, barrak, dj-ak, talde onak Aterkings-en kasu...
Jon Garate.
Eztumisteriorik. Azpetiko plazan kokatzen da karpa 25 metro luzeran eta 10 zabalean. Bertan ixkiña batetan eszena tokia eta beste ixkiñan barra bat egongo da. Kontzertu denak eszena toki berdiñean izango dira. Anbientie kristona, azaldu motel.
13. Lehendabizi zorionak Trikufestagatik, pozgarria baita kultur talde batek bere kasa honelako ekimena aurrera ateratzea.
Nola ikusten duzu Azpeitiako panorama musikala, dibertsitatea, kalitatea...
Aitor Landasoro
Eskerrik asko botatako loragatik. Egia esan ondo etortzen dek tartean behin holakoak entzutea, ez da lan erraza. Ordu asko eskatzen ditu antolaketak baiña esanak dioen bezala "sarna con gusto no pika".
Azpeitiko panorama oso ona duk. Talde aldetik etzegok problemik, estilo aldetik pixkanaka ere ari dira gauza berriak agertzen nahiz eta asko kostatu. Egia esan, gehien dagoena eta gazte aldetik datorren punk mobida aluzinantea da. Rock-ari dagokionez betikoak gaude. Ez oso asko baino nahikoak. Eta bukatzeko talde berri bat sortu da "T" izenekoa post-rock-a egiten dute, oso onak. Azaldu karpara eta lasaiago hitz egingo diagu. Ayo.
14. Joan zen urtean Aterkingsek Korralean sekulako ikuskisuna eman zun.Inork ez zitun ezagutzen .Glueciferrekin, Bilboko Kafe Antzokia beteta, hankaz gora jarri zuten. Aurten ekarri dituzue berriz. Zoriondu nahi niezueke.Bestetik Boogi Punkersek Bilbo hiria saria irabazi du. Ikuisten da taldeek gauzak antolatzen dituenean gauzak ondo egiten direla.
Aukerarik izango zenuten festetan ere holako boloak montatzeko?
Jon
Egia esan ez gera sartu festetako programetan gehiegi. Eta ez dakit zenbateko aukera izango genuen guk esandakoa egiteko. Badakit beti errepresentante berdinakin egiten dutela lan, etzen geizki egongo aldatzea, ikuspegiak ere ziur aldatuko zirela. Ayo
Gaur ostirala dela eta gustora nago, lehenengo aldiko esperientziak probatzeko egun aldrebesa den arren. Gustora erantzun ditut zuen galderak. Poz ematen dit jakiteak gure lana ez dala alperrikakoa. Hurrengo urtean berriz.
Berriz bizkayen eta Azpeitiyen
ayooooooooooooooooooooooooooooooooo