Jende asko ibili zen Ernion azken eguna ospatu zenean. Berezia izan zen, izan ere, azken urteetan zeresan handiena eman duen antzezlana ikusteko aukera izan baitzen Zelatunen: "Kutsidazu bidea, Ixabel" da antzezlan hori. Uztarriako webgunean igandean ateratako argazkiekin bilduma txiki bat egin da.