Iraurgi Saskibaloi taldeak batzar irekia emango du gaur, asteazkenean, Enparan Dorretxean, Diario Vascon jartzen duenez. Infantil eta alebin mailako neska-mutilen gurasoentzako izango da eta helburua 2004-2005 denboraldiko helburu eta antolakuntzak azaltzea du.
Aurtengo denboraldirako 5 talde berri izago ditu Iraurgik eta guztira 15. Horietatik zazpiek federatutako mailetan jokatuko dute eta gainontzeko zortziek jokalariak hobetzeko helburua duten ligetan.