Uztarriaren urriko zenbakia banatu da

uztarria 2004ko urr. 1a, 12:10

  • Azpeitiak Realaren lehenengo taldean izan dituen jokalariak eta 'Paterra'ri egindako elkarrizketa nabarmentzen dira
  • Iritzien atalean Pako Aristik utzi eta Koldo Aldalur hasi da

Oporraldiaren eten luzea gaindituta Uztarriak 55. zenbakia atera du. Gai eta iritzi berriz landutako zenbaki honetan, aldaketak izan dira.

Azpeitiko Reala izenburupean atera da azken zenbakia eta Realak lehenengo taldean izan dituen lau azpeitiarrak ageri dira azalean: LarraƱaga, Orbegozo, Aranburu eta Labaka. 19 urte igaro dira bi herritarrek batera jokatzeko aukera izan dutenetik, eta hori aprobetxatuz, solasalditxoa eduki dute. Juan Karlos Arrutik Paterra-k 15 urte bete zituen presondegian, eta 25 beteko dira herritik ihes egin zuenetik. Nola dagoen agertzen du egindako elkarrizketan.

Eta urteetan iraun duen Paseo de los curas delakoaren azken egunetan (bota egin behar dute-eta) izenaren jatorriaz eta bidearen erabileraz jakiteko aukera dago. Eta beste hainbat gertakari, elkarrizketa, eta efemeride aurkitu ahal dira. Webgunean jarri da nahi duenak eskura izan dezan.

Aurpegi berriak

Ohitura den legez hainbat herritarrek gai ezberdinen gainean emaniko iritziak jasotzen dira, eta aldaketak egon dira: Pako Aristi eta Manex Begiristainen bidean Koldo Aldalur kazetariak jarraituko du eta izango da besterik ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide