Zapatuko arratsaldeko seietan, Eliz kaleko 30. etxebizitzako bigarren solairua erori egin zen. Lehenengo eta bigarrengo solairuetan ez zen inor bizi, beraz, ez da zauritutakorik egon. Hirugarren solairukoak, berriz, desalojatu egin zituzten.
Udaltzainek diotenez, etxebizitza "egoera txarrean" geratu da. "Bigarren solairua lehenengoaren gainera erori eta hirugarrena okertuta geratu da". Teknikariak pasatu artean hutsik iraungo du.