Azpeitiko Udalak jakitera eman duenez, kirol taldeen artean "ohizko eta ohiz kanpoko dirulaguntza zuzenak lortzeko oinarriak onartzen dituen agintaraua" banatu da.
Horren arira, kirol taldeei honako oharra adierazi zaie Udaletik: "Denboraldia irailetik ekainera bitartean egiten duten kirol taldeei urriaren azkenean amaituko zaiela eskaerak aurkezteko epea eta beren denboraldia urtarriletik abendura bitartean egiten dutenei, berriz, urtarrilean".
Aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera beste erantsi bat aurkeztu behar da, eta erantsi hori "berehala" bidaliko zaiela esan du Udalak. Inork lehenbailehen behar izanez gero, udaletxean eska dezaketela adierazi dute.