Aurtengo Uztarriaren Kulturaldia dela-eta, elkarlan polita sortu da Kitarrista taldea eta Erniarraitzen artean. Talde bakoitzak bere aldetik eman dezakeen onena emanez sortu da. Kitarrista taldeak bere errepertorioan dituen doinuak hartu eta horietatik bertso neurrira egokitzen diren batzuk hartu, eta Erniarraizko hainbat kidek bertso sortak idatzi dituzte. 13 doinu eta 13 sorta dira guztira, gai desberdinez eginak eta tonu diferentekoak, alai nahiz serio.
Elkarlan hori ostiral honetan ikusi ahal izango da; Kitarrista taldeak musika jarriko du, eta Erniarraizkoek, ohiturik ez badaude ere, bertso sortak kantatuko dituzte musikaren harira.