Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urtero ohi duen moduan, dantza sueltoan ikasteko eskolak emango ditu. Doan izango dira ikastaroak.
Azaroaren 15ean hasi eta abenduaren 21a, hau da, Santo Tomas eguna bitartean iraungo du. Astelehenetan eta asteazkenetan, 21:00etatik 22:00etara emango dira. Itsasi taldekoek "euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duen guztiei" gonbita egin nahi die eta "denok ongi etorriak" izango direla adierazi.