Azpeitiko Udalak datorren urtean (2005) 6.553,19 euro jasoko ditu Foru Aldundiak udalei ematen dien diru-poltsetatik. Aurten jaso duena (6.113, 63 euro) baino 400 mila euro gehiago.
Modu horretan, biztanleria tasa handiena duten lehen 15 herrietatik, Azpeitia izango da bariazio handiena izango duena batez beste, %11,27ko igoerarekin; eta lehen 25 herrietatik bigarrena izango da, Oiartzunen atzetik (%11,99 Oiartzunek).
Udalek Diputaziotik izango duten diru sarreren igoera horrek badu arrazoi bat: Gipuzkoako udalentzako 2005erako eginiko aurrekontuak %8,7 igoko dira. Guztira 615,9 milioi izango dira. Igoera, 2004an eginiko errekaudazio fiskala esperotakoa baino %2,35 handiagoa izan delako ezarri da.