Azken larunbatean Azpeitiko Batzokiak jasan duen erasoaren aurrean, Azpeitiko EAJ-k honako hau adierazi nahi du:
- Gure etxea den honetara Azpeitian Gazteok Zer? taldekoak larunbat eguerdian indarra eta gezurra erabiliz sartzea, gure indar guztiarekin salatu nahi dugula.
- Azpeitiko EAJ-k bat egiten duela gai honi buruz Udalak hartutako erabakiarekin, azkenengo udal batzarrekoak barne.
- Indarkeria, inposizioak eta totalitarismo bideak ez dutela inoiz EAJ kokilduko. Gure bideak demokrazian, elkarrizketa eta elkarrekiko errespetuan izango dutelako oinarria.
- Azkenik, adierazi nahi dugu Azpeitiko herriaren ongizate eta garapenaren alde gure ahalegin guztiak eskaintzen jarraituko dugula eta horren isla garbia da Azpeitiko herriak gure alderdiari ematen dion bultzada eta babesa.