La Gipuzcoana-ko arduradunei

Kanpoan geratutako Azkoiti-Azpeitiko ikasle talde bat 2004ko urr. 28a, 22:10

Zuen zerbitzua erabiltzen dugun hainbat ikasleen partetik, gure desadostasun eta kexak azaldu nahi genituzke

Gaur arratsaldeko 17:30etako autobusa hartzera joan garenean, beteta dagoela eta Ibaetako geltokian geunden 20bat pertsona,eta ez bost edo sei, 20bat pertsona kanpoan geratu gara. Gainera autobusa, bi pisuko tramankulua zen, non 83 pertsonentzako edukiera duen eta hauetaz aparte, zenbait pertsona ahal den moduan zihoazen (eskaileretan,zutik...). Gidariak, bertako egoera ikusirik, borondate onenarekin, telefonoz hotsegin du ordezko autobusa eskatzeko, baina etzegoela erantzun diote. Horrela ba, 18:30tako autobusa hartu beharko dugula azaldu digu gidariak eta bertan geratu gara amorrazioz beteta eta inozo aurpegi galantarekin, genituen edo izan genitzakeen konpromezu guztiak pikutara joan direlarik. Hare gehiago, ez ga lehenengo aldia honelako egoera bat jaso dela eta susmo larria dugu ez dela azkena ere izango. Baita autobusa hartu dugun batzuetan ere, zutik joatera behartuak izan gara leku faltagatik. Hau guztia dela eta, horrelako beste egoera bat gerta ez dadin behar diren neurriak hartzea exijitzen dizuegu, hilero-hilero gure dirua jasotzeko orduan ez baita horrelako arazorik izaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide