'Euskarazko prentsa eta Azpeitia' liburuaren aurkezpena eta bazkaria larunbatean

Uztarria.eus 2004ko urr. 27a, 18:10

  • Uztarriak egin du liburua, eta 12:00etan aurkeztuko du, Aitonena I-en
  • Bazkaria 14:00etan da, Añotan, Uztarria aldizkariaren 5. urteurrena ospatzeko

Larunbatean, urriaren 30ean, Uztarria Kultur Koordinadorak Euskarazko prentsa eta Azpeitia liburua aurkeztuko du, 12:00etan, Aitonena I aretoan.

Uztarriako bazkideak liburua etxean jasotzen ari dira. Besteek, zortzi eurotan dute saltzen herriko liburudendatan.

Liburuaren aurkezpenaren ondoren, 14:00etan, Añotan bazkaria egingo da Uztarria aldizkariaren 5. urteurrena ospatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide