Mikel Labaka azpeitiarrak Realarekin Espainiako Ligan hirugarrenez segidan partida jokatuko du, bihar, Anoeta estadioan, Espanyolen kontra. Titular izango da berriro. Orain arte oso ondo aritu da, lehengo igandean gainera gol bat egin zuen, eta futboleko jendea goraipatzen ari da haren jokoa.
Berria-k gaur (larunbata) erreportaia dakarki, Juanma Lillo Terrassako eta Gonzalo Arkonada Reala Bko entrenatzaileekin hitz eginda. Labakak biak entrenatzaile izan zituen: Liilo iazko denboraldian Murtzia Hirian eta Arkonada 2001-2002an Reala Bn.