Ostegunean San Martin eguna dela eta, San Martin egoitzakoek aste berezia ospatuko dute. Inaugurazio ekitaldian egoiliarrek, egoitzako arduradunek eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Edurne Zubiak parte hartu zuten.
Egoiliarren izenean Manoli Iriondok ireki zuen astea, esanaz, "beste behin ere San Martin egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu" direla esanez. Ondoren Manolo Aibitarte egoitzako gerenteak hartu zuen hitza: "Denon artean antolatu dugu astea eta denok han parte hartuko dugula espero dugu. Musika asko eta desberdina dago egitarauan, rocka bakarrik falta da. Eta jatordu bereziak ere baditugu, txokolate jana eta San Martin eguneko bazkaria". Edurne Zubiak, "astea ahalik eta ondoen" pasatzeko opa zien egoitzakoei.
San martin egoitzako astea.
Egitaraua
Ekitaldi guztiak San Martin egoitzan bertan izango dira eta nahi duten herritar guztiek parte hartu dezakete antolatutako emanaldi eta hitzaldietan. Gainera, aste osoan zehar egoitzakoek egindako eskulanen erakusketa izango da irekita, egun osoz.
Gaur, asteartea
- 10:30. Herri kirolak egoitzakoen artean.
- 17:30. Hitzaldia. Gaia: Elikadura eta garbitasuna hirugarren adinean. Hizlaria: Leire Makibar erizaina.
Bihar, asteazkena
- 10:45. Karta txapelketa.
- 11:30. Egoitzakoen desfilea eta zezen berezia.
- 16:30. Txokolate jana. Osasun Pastoraleko boluntarioekin.
- 17:30. Kantaldia. Nagusilaneko Jose Mari Soroarekin.
Osteguna
- 11:00. San martin eguneko meza.
- 11:45. Kirol txapelketa.
- 13:00. San Martin eguneko bazkari berezia.
- 16:00. Musika emanaldia emango du Jose Luis Frantzesenak.
Ostirala
- 10:45. Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldi berezia.
- 16:30. Bingo berezia Nagusilaneko boluntarioekin.
- 18:15. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.
Larunbata
- 11:00. Toka Txapelketa.
- 16:30. Musika emanaldia Amaia eta Kitarrista taldeekin eta Iban Lertxundi soinu-jole dela