Guipuzcoana-k berriro ere kanpoan utzi gaitu

Kanpoan geratu ginen ikasle talde bat 2004ko aza. 10a, 11:11

Atzokoan ere, zazpi eta erdietako autobusa Ibaetako geltokira beteta etorri zen eta bertan geunden 8-9 lagun kanpoan geratu ginen.

Oraingoan eskertuko genuke egoera honi aurre egiteko iritziak idaztea eta ea guztion artean lortzen dugun zerbait egitea berriro horrelakorik gerta ez dadin. Izan ere, nire kasuan, 20 egunen barruan bi aldiz gelditu naiz autubusetik kanpo tokirik ez zegoelako, beste behin zutik, eta beste behin 45 minutu beranduago iritsi nintzen Donostiara eta ondorioz klase erdia galdu nuen. Nahikoa da!

Zer egin behar dugu, ixildu eta horrela jarraitu???

Nik dakidala, Ibaetako geltokian autobusa hartzen dugunok eta Amaran hartzen dutenek berdina ordaintzen dugu, baina, ez dugu zerbitzu berdina jasotzen.

Atzokoan gidariak honakoa esan zigun: tokirik ez dagoela eta gu sartuko bagina autobusa bolkatu egingo litzatekeela. Eta gainera ez zegoela beste autobusik , beraz, zortzietarako autobusaren zain egon behar genuela.

Galdera da: hilero-hilero jasotzen duten dirutzarekin, eta urtea joan eta urtea etorri zer gertatzen den ikusita, ez al litzateke egokiena izango zerbitzu gehiago jartzea???? Agian enpresarentzat ez da ekonomikoki egokiena autobus berezi bat jartzea 10 lagunentzat...

Interesgarria izango litzateke Guipuzcoanaren zerbitzua erabiltzen dugunok hemen gure iritziak eta irtenbide posibleak azaltzea.

IDATZI ZUEN IRITZIAK ETA SOLUZIOAK!!! GUZTION ARTEAN ZERBAIT EGIN GENEZAKE!!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide