Otsailean hasi eta gaur arte, hainbat herritarrek etxean Urola-Kostako Hitza egunkaria jaso dute. Paperean jaso dute. Baina gaurtik aurrera ordenagailuen sarean izango da nahi duenarentzat. www.urola-kostakohitza.info webgunea jarri dute interneten.
Bertan eguneroko albisteez gain, azken ordukoak ere irakurri ahal izango dira. Eta herrietako argazkiak, inguruetako ekitaldien berri emango duen agenda, aktualitatean dagoen gaiei buruzko eztabaidak eta inkestak; "herritarren zerbitzura egon nahi duen webgunea" sortu dute, Gari Berasaluze zuzendariaren esanetan.
Aurrez atera diren Hitza-ren edizio guztiak ere bertan dira hemerotekan.
Komunikabide sarea
Webgunearekin, beraz, beste pauso bat eman du Urola-Kostako Hitza-ren enpresak, eskualde mailan euskarazko komunikabideen sarea osatzeko bidean.
Uztarria Kultur Koordinadora, Hitza-ren enpresako bazkideetakoa da.