Bastida alkate ohiaren etxe ondoan bi kanpingas lehertu dituzte

Uztarria 2004ko aza. 11a, 20:11

  • Erasoa atzo (asteazkena) gauean gertatu zen, hamaikak eta erdi aldera
  • Udaleko bozeramaile taldeak "gogor" salatu du, "ezin baita onartu"

Azpeitiko Udaleko bozeramaile taldeak gaur arratsaldean jakitera eman duenez, ezezagun batzuek Jose Maria Bastida Azpeitiko alkate ohiaren etxe ondoan "bi kanpingas eta spray pote bat lehertarazi" zituzten atzo gauean, hamaikak eta erdi aldera. Batzordeak salatu egin ditu eraso horiek, ohar labur baten bidez. "Gogor salatu nahi dugu Bastidak eta haren familiak jasan duten erasoa. Horrelako eta antzeko erasoak ezin dira onartu. Elkarbizitza normalizatu eta baketsu bat lortu nahi badugu, behin betirako baztertu behar ditugu horrelako ekintzak eta jazarpenak; ezinbestekoa da pertsona guztiak, ideia guztiak eta proiektu guztiak errespetatzea".

Bastidari eta haren familiari "elkartasuna adierazi" dio bozeramaile taldeak. 1985etik 2003a bitartean izan zen Bastida Azpeitiko alkatea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide