Igandean da Behobia-Donostia eta 226 lasterkalarik eman dute izena Azpeitian, Aradi Kirolak dendan. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako lasterkalariek eman dute izena.
Aradikoen esanetan, 20-30 parte-hartzaile gehiagok emango zuketen bertan izena, dortsal zuriak izan balituzte. Izan ere, lau dortsal mota daude:
- Horia, 01:10:00 azpitik egiteko asmoa dutenentzat.
- Berdea, 01:10:00-01:20:00 tartean ibiliko direnentzat.
- Gorria, 1:20:00-1:30:00 tartekoentzat.
- Zuria, 1:30:00etik gorakoentzat.
Lasterkalari berri askok eman dutela izena diote Aradikoek. Hala ere, partaidetza kopurua aurreko urteetako antzekoa izan da. "200-240 tartean ibili izan da azken lau urteetan. 252k eman zuten urte batean izena", esan dio uztarria.com-i Jesus Aranbarrik.