Ardi Gazta Kooperatibak gaztagile onenaren saria irabazi du

uztarria 2004ko aza. 16a, 19:11

  • Urrezko Kaiku saria irabazi du
  • Honekin aurtengo urtean jasotzen duen seigarrena du

Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatibak Zumitz Elkarteak ematen dituen Kaiku sarietako bat jaso du: Urrezko Kaiku saria, hain zuzen. Iruñean izan da ekitaldia gaur goizean.

Urrezko Kaikua urtean zehar onena izan den gaztagileari ematen zaio. Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatibak 5 sari irabazi zituen gaurko ekitaldiaren aurretik:

  • Bilbon hirugarren
  • Tolosan laugarren.
  • Gipuzkoako Txapelketan bigarren.
  • Ordizian lehenengo.
  • Lleidan bigarren.

Gaurkoa seigarrena izan da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide