Udala eta Azpeitian Gazteok Zer!? gaztetxea izan litekeen lokala ikusten izan dira

uztarria 2004ko aza. 17a, 20:11

  • Atzo, Olazko Amaren Plazan dagoen lokal bat ikusten izan ziren
  • "Txikia" eta "gainean etxebizitzak" izatea da AGZ!?-ren iritziz arazoa

Atzo Udalak Olazko Amaren Plazan dagoen lokal bat erakutsi zien Azpeitian Gazteok Zer!? taldekoei, gaztetxearen aferarekin amaitzeko (aurrez, Damason dagoen beste eraikin bat ikusten izanak dira). Udaleko ordezkari bat eta AGZ!?-ko bi ordezkari izan ziren ikusten.

Lokalak 175 metro koadro ditu eta Karakolaren ondoan dago. Hasiera batean, "txikia" iruditu zaie gazteei, eta bestalde, "gainean etxebizitzak" dituela-eta, arazoak izateko aukerak izango ote diren kezka agertu dute.

AGZ!?-ko kideek, "lehenengo eskaintza nahiago" dute oraingoz, hain justu, Damason Lanbide Haztapenen egoitza, "egokiagoa" delako: "Handiagoa (200 metro koadro) eta gainean inor bizi ez dena".

Hori guztia eztabaidatzeko, ostiralean batzarra antolatu dute eta bertan erabakiko da azken eskaintzarekin zer egin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide