Aintzane Agirre: "Euskalduntzeak eman du eman beharrekoa"

uztarria 2004ko aza. 18a, 19:11

Aintzane Agirre, Udal Euskaltegiko zuzendari berria.
  • Agirre da Udal Euskaltegiko zuzendari berria, Pello Elorzaren partez
  • Euskal Filologia ikasitakoa, lehen ere bertako irakaslea zen

Aintzane Agirre Udal Euskaltegiko zuzendari berri izendatu zuten udal agintariek irailaren 23an. Euskal Filologia ikasita, 1992tik dabil Euskaltegian irakasle lanetan.

Urola-Kostako Hitza-n elkarrizketa egin zitzaion. Bertan "taldea dinamizatu, koordinatu, irakasleekin egon klaseak-eta nola hobetu hitz egiteko, beste euskaltegiekin harremanak izan... Erronka handia da niretzat, baina ilusioz hartu dut postua", esan zuen kargu berriaz galdetu zitzaionean. Erronkak "lehengo bidetik segitzea, eta euskaltegietan egiten ari garen aldaketetara egokitzea", zirela aipatu zuen.

Gaur egun, "100 ikasle pasatxo" dituztela, baina bere ustetan "Azpeitian euskalduntzeak eman duela eman beharrekoa, nahiz eta oraindik geuk talde gehien euskalduntzekoak izan" aitortu zuen Hitza egunkarian.

Elkarrizketa irakurtzeko klikatu hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide