Azpeitiko EAko ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten atzo adinekoen zentroaren inguruko azalpenak emateko, nahiz eta euren ustetan "ez zen gaia kalera ateratzeko unea". EAJk Azpeitian Zer? aldizkarian eginiko adierazpenei (EAk orain arte hartutako pausoekin bat egiten duela) erantzun gisa eman zuten prentsaurrekoa.
"Udalak adinekoen zentroaren inguruan ez duela inolako erabakirik hartu" argi utzi zuten EAkoek. San Martin egoitzako aduradunak, Udaleko ordezkariak eta alderdi desberdinak mahai batean eseri nahi ditu "akordio" batetara iristeko eta "elkarrekin proiektu on bat" egiteko. Urola-Kostako Hitza-n dator albistea