Imanol Eliasek Azpeitia, 500...azpeitiarrak eta herriarekin bat eginak* liburua aurkeztu zuen larunbatean udaletxeko areto nagusian. Azpeitiaren inguruan idazten duen hamaikagarren liburua du eta aitortu zuenez "Azpeitiari buruz egindako lanekin bukatu" du. Liburu horietan guztietan "Azpeitiari buruzko kontu tristeak eta alaiak" jao dituela esan zuen Eliasek.
Liburua idazteko ideia Parrokiko Soledadeko kaperako zaharberritze lanei egindako bisita batean sortu zitzaion Urola-Kostako Hitza-k jasotzen igandeko edizioan jasotzen zuenez. "Kaperan berritze lanak egiten hasi zirenean, hango hilobian agertu ziren hilobiko hezurrak ikusi nituenean kezka sortu zitzaidan. Noren hezurrak izango ziren ajkitea ezinezkoa zen, baina guztia seguruenik azpeitiarren hezurrak izango ziren".
Udalaren izenean Julian Eizmendi alkateak eskerrak eman zizkion Eliasi eginiko lanagatik.
Imanol Eliasen lanak
- Azpeitia y sus origenes. 1970. Historia.
- *Apuntes históricos de Albiztur y Régil, Beizama, Urrestilla y Machinventa*. 1976. Historia.
- Gipuzkoako baserria kondairan zehar. 1983. Historia.
- *Guía histórica y taurina de Azpeitia*. 1986. Historia.
- Amuko zubia. 1989. Eleberria.
- Iglesia parroquial de san Sebastian de Soreasu, de Azpeitia. 1994. Historia.
- *El toro, símbolo de fiesta en Gipuzkoa*. 1994. Historia.
- Azpeitia Historian zehar. 1997. Historia
- Azkoitia Historian zehar. 1997. Historia
- *Azpeitia. Gaztaroko kronika - Crónicas de juventud*. 2000. Historia.
- Azpeitiko efemerideak. 2003
- Azpeitia 500... azpeitiarrak eta herriarekin bat eginak*. 2004