Kaixo.
Esan nahi dudan bakarra da, gure etxeak (Eliz kale, 23) oraindik ez duela Euskaltelen instalazioa egina. Ez. Gure pisura oraindik ez direla etorri ipintzera. Ez. Inguruko etxe DENEK dutela instalazioa egina (kanpotik bada ere), eta gureak, berriz, EZ.
Azpeitiko udaletxera e-mail batzuk bidali ditut eta ez ditate erantzun. Agian, udaletxeari ere ez diote instalazioa egin eta horregatik ezin didate erantzun... Ez baita jokabide ona e-mailak idatzi eta idatzi eta erantzun xumeena ere ez jasotzea.
Besterik ez eta hurrengora arte. Ea udaletxea bere lana egiten hasten den eta guk ere beste azpeitiar ASKOREN zerbitzu bera jasotzeko eskubidea irabazten dugun...