Santo Tomasetan postua jarri nahi dutenei dei egin die Udalak

uztarria 2004ko aza. 24a, 17:11

  • Azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitartean eman behar da izena
  • Postuen kokalekua abenduaren 9an zozketatuko da

Udaleko Festa Batzordetik Santo Tomasetan postua jarri nahi duten guztiei epea zabaldu dela jakinarazi nahi die. Gaurtik, azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitartean egongo da zabalik. Izena udaletxean eman beharko da (943 15 72 00)

Postuen kokalekua, berriz, ohi den moduan zozketa bidez izendatuko da abenduaren 9an, arratsaldeko zortzietan, Udal areto nagusian.

Barazkien erakusketa

Santo Tomas egunean Azoka plazan barazkien erakusketa jartzeko usadioa izaten da. Parte hartu nahi dutenei ere izena emateko epea ireki zaiela adierazi dute Udalekoek. Abenduaren 14ean itxiko da epea eta kasu honetan ere udaletxean eman behar da izena.

Gogoratu nahi dute, ekimen hori ez dela azoka edo feria jartzeko helburuz egina, baizik eta "herri jai berezi bat" dela eta bertan, lora, fruitu eta barazkiak ikusgai egotea duela helburua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide