Aitor Aranak hiru liburu kaleratu ditu Ibaizabal argitaletxearen bitartez. Urtegi misteriotsua, Afrikako semea eta Hilerriko mamuak ipuin liburuak, aurkeztu zituen atzoko ekitaldian Garako webgunean irakurri ahal denez. 8 eta 12 urte bitartekoentzat atera ditu Ibaizabalek.
Urtegi misteriotsua eta Afrikako semea best-seller bezala definitu zituen, izan ere aurrez argitaratuak dira. Bata duela 10 urte, eta bestea orain 14 urte. "Egokiak iruditzen zitzaizkidan berriro kaleratzeko, Ibaizabal etxea aitabitxi izanik", esan zuen Aranak.
Hilerriko mamuak, ordea, lehen aldiz argitaratu du. 8 urtetik gorakoentzako liburua da. Arana umeen artean galdeketak egiten ibili zen euren munduarekin zerikusia izango zuen istorioa osatzeko. Maitasunezko eta beldurrezko istorioak nahasten dira liburuan.
Aurkezpen ekitaldian "oso pozik nabil, produkzio eta sormen handiko idazlea naizelako eta, zorionez, argitaratu egiten dudalako" adierazi zuen.