Aitor Zulaika: "Aukera gehiago sortzen ari gara, eta gol gehiago sartuko ditugu"

uztarria 2004ko aza. 25a, 18:11

  • Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeko entrenatzaileak dio helburua salbatzea dela
  • "Jokalari goleatzaile bat" falta zaiela adierazi du 'Urola-Kostako Hitza'-n

Aitor Zulaika Hirugarren Mailan jokatzen duen Lagun Onak futbol taldeko entrenatzailea da. Urola-Kostako Hitza-k elkarrizketa egin dio denboraldi honetan orain arte eginiko lanaz.

Zulaikak jokatu diren 12 partidetan bi fase bereiztu ditu. "Lehendabiziko bost-sei partidetan taldea irregular ibili zen, joko estilo bat hartu gabe... gero inflexio puntu bat markatu genuen, eta handik aurrera taldea ondo ari da". Gol gutxien sartu dituen taldea izanik kontra ere gutxi jaso dituela nabarmendu zuen. "Atzeko taldeak kontuan hartuta, alde handiz gu gara gol gutxien jaso ditugunak".

Gol gutxi sartzearen arrazoiak "suerte eta jokalari goleatzailearen falta" dira entrenatzailearen iritziz. Hala ere, dituen jokalariekin asmatu behar dutela eta hori "entrenatzaileak hobetu" dezakeela dio.

Hirugarren Mailarako talde gaztea eta esperientzia gutxikoa omen du Lagun Onakek. Gainera, lehengo urtetik taldea asko aldatu dela (15 jokalari berri) dio. Guzti horrek, noski, izango du zerikusia taldeak orain artean egindakoan. Helburu nagusia salbatzea dute, nahiz eta, "helburu konformista" den Zulaikaren iritziz. "10. postutik aurrera bukatzea izango litzateke denboraldi on bat egin dugunaren seinale".

Elkarrizketa irakurtzeko klikatu hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide