Santo Tomas egunerako 18 egun falta dira. Udalak, ordea, atera du aurtengo egitaraua; ostiralean, abenduaren 18an, bertsolariek Txapelei omenaldia egingo diete, ondoren, larunbatean musika kontzertua ikusi eta entzuteko aukera izango da, eta azkenik, asteartean, Santo Tomas egunean bertan denetik antolatu da.
Hona hemen egitaraua:
Abenduak 17, ostirala
- 22:30ean, Txapel-en omenezko bertso jaialdia, Soreasu Antzokian.
Aurkezleak: Leire Ostolaza eta Jokin Uranga.
Antolatzaile: Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano, Joxe Luis Gorrotxategi, Haritz Etxeberria Ministro, Beñat Lizaso.
Abenduak 18, larunbata
- 22:00etan, Enparantza Nagusian, kontzertua: Neu eta Legen Beltza taldeak.
Abenduak 21, asteartea, Santo Tomas eguna
- 10:00etan, Frontoi Txikian eskuzko pilota partida finalak:
- - Benjaminak.
- - Alebinak.
- - Infantilak.
- - Prejubenilak
- - Jubenilak.
XXII. ARGAZKI LEHIAKETA SANTO TOMAS 2004. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta
- 11:00etan, Udal Musika Banda eta Dultzaineroen kalejira.
- 11:30ean, Itsasiko Ttuntturroen eta Musika Eskolako soinujoleen kalejira.
- 12:00etan, XXII. Antzerki Topaketetako Sari Banaketa ospatuko da, Udal Areto Nagusian.
- 12:00etan, AZPEITIKO UDAZKENEKO AZOKA BEREZIA, Azoka Plazan.
- BASERRIKO PRODUKTUAK-
Goiz osoan zehar egongo da erakusketa.
- 12:15ean, TXOTX Txarangaren emanaldi bikaina herriko kaleetan zehar.
- 12:30ean, AIZKOLARI ETA HARRIJASOTZAILEEN JAIALDI BEREZIA:
Aizkolariak: Nazabal (Euskadiko txapelduna) eta Azurmendi (Euskadiko txapeldun ordea).
Harrijasotzaileak: Miren Urkiola eta Goenatxo II.a
Aizkolariek egin beharreko lana: Enbor bana nork kolpe gutxiagotan ebaki
Miren Urkiolaren marka ahalegina 108 kiloko harri zilindro berriarekin 5 minutuko saioa
Aizkolariekin egin beharreko bigarren lana: Enbor bana nork azkarrago ebaki.
Goenatxo II.-ak 200 kiloko errektangular zaharrarekin 5 minutuko saioa, marka jartzen ahaleginduko da. (harria Paskualtxorena).
Aizkolariek egin beharreko hirugarren lana: 8-na enbor nork lehenago ebaki.
Goenatxo II-a 100 kiloko bolarekin denbora librean.
Aurkezlea: Xebastian Lizaso
- 12:30ean, Enparantza Nagusiko kioskoan, Jokin Uranga, Leire Ostolaza eta Loidisaletxe. Gai-jartzaile Xebastian Lizaso izango da.
- 15:30ean, Erraldoiak, Buruhandiak eta Dultzainariak kaleetan zehar.
- 17:00etan, Izarraitz frontoian PROFESIONALEN ARTEKO PILOTA PARTIDUAK.
- 19:00etatik-22,00etara NAHIDEKEENA Txaranga kaleetan zehar.
Horiez guztiez gain, txorizoa eta taloak jateko postuak egongo dira plazan. Udalak guztiok baserritar janztera animatzeko deia egin du.