Udalak 'Emakumea pilotari' programan hartuko du parte

uztarria 2004ko abe. 9a, 19:12

  • Gipuzkoako Pilota Federazioak Foru Aldundiaren eta hamar herriren laguntzarekin atera duen ekimena da
  • Helburua neskak pilotara gerturatzea du

Gipuzkoako Pilota Federazioak, Foru Aldundiaren eta 10 Udalen laguntzarekin (tartean Azpeitikoa) nesken artean pilota indartzeko ekimena sortu berri du. Emakumea pilotari izena du proiektuak eta gaur arratsaldean aurkeztu dute Donostian.

Lau urtetarako programa da eta neskek pilotaren kiroletan partaidetza handiagoa izatea du helburu. Hiru alorretan landuko dituzte: 10 eta 16 urte bitartekoetan, federatuetan eta aisialdikoetan.

Federatuetan Emakumeen Batzordea sortuko dute. Erabakiak hartzeko garaian nesken partaidetza handitzea, txapelketa ofizialarentzako egutegia ezartzea eta teknika lantzeko ikastaroak jartzea dira landu nahi diren esparruak. Aldiz, aisialdirako txapelketa herrikoiak antolatzeko asmoa adierazi dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide