Gazte Lokalaren Partehartze Mahaiak Damasoko auzotarrekin bilera egin nahi du gaur, asteazkenean. Mahaia, udal ordezkariek eta gazteek osatzen dute, eta lokala Damason jarriko denez bertakoekin hitz egin nahi dute kezkak eta zalantzak argitzeko.
Partehartze Mahaia
Gazteentzako gunea jartzea erabaki zenean, honen egokitzapena, funtzionamendua eta antolaketa lantzeko sortu zen Gazte Lokalaren Partehartze Mahaia. Bertatik, gonbita egin nahi zaie Damasoko bizilagunei gaurko bilerara azaltzeko.
Sindikatu Zaharrean izango da, arratsaldeko zortzietan.