Azpeitian korrika asko egiten da

Josu Azpillaga 2004ko abe. 23a, 10:12

Koadrilakoekin hizketan, lehengo batean: "bai, bai, Azpeitiyen inun baino korrika gehiyo eiten dek, seguru natxiok". Datu batzuk begiratuko nituela esan nion, eta konparaketa egingo nuela. Hona hemen.

Korrika asko

Korrika asko

Bistan dago gurean askok egiten dutela korrika. Kanpoko batek baino gehiagok esan didate, atentzioa ematen duela ikusteak Azpeitia-Azkoitia tarte horretan zenbat jende ibiltzen den, batez ere karreren aurretik: Behobia, Donostiako maratoia, Zakilabira, Azpeitia-Azkoitia, San Silbestrea, elkartasun krosa...

Asko bai, baina asko-asko?

Koadrilakoek baietz, portzentajeetan seguru goi-goian gaudela. "Ta ez korrikan bakarrik. Sabiñanigo-n ere Lagun Onak-i sariye eman ziyoaben..."

Datuak eskura

Behobia eta Donostiako maratoiko datuak esku-eskura dauzkagu, Interneten kontsultatzeko moduan baitaude. Eta horixe egin dut nik, kontsultatu eta portzentajeak atera. Honako datu hauek:

  • Kopuruak. Behobiatik 2002 eta 2003ko datuak hartu ditut. Aurtengoak, ez daude herrika kontsultatzeko moduan. Donostiako maratoikoak, aldiz, aurtengo datuak hartu ditut, besterik ez dut topatu-eta.
  • Herriak. Gipuzkoako 10.000 biztanletik gorako herri guztiak hartu ditut, guztira 19 herri. Bakoitzaren biztanle kopurua, eustat-en webgunetik hartu dut (2001eko datuak dira).
  • Ehunekoak. Karrera bakoitza zenbatek bukatu duten esan dit kontsultak, eta gero hori biztanle kopuruarekin alderatuta, ehunekoa atera dut (beno, hamar milakoa): 10.000 biztanleko zenbatek egin duten karrera hori.

Tira, ez da azterketa soziologiko serioegia ere, baina gure kasurako balioko du.

Taula

Hona hemen taula hori, oso-osorik. (Ea txukun xamar ikusten den...)

HERRIABIZT. (2001)BEHO 2002% (10000)BEHO 2003% (10000)MARA 2004% (10000)
20069 Donostia178377 1142641059591176
20045 Irun56601 2845026246274
20067 Errenteria38224 1413616041194
20030 Eibar28219 91328730279
20055 Arrasate23118 118511245393
20079 Zarautz21078 1768317181157
20040 Hernani18287 12166119652010
20071 Tolosa17642 12570110621810
20902 Lasarte-Oria17195 105619655137
20064 Pasaia15962 138422631
20036 Hondarribia15044 916010167149
20074 Bergara14965 11778110732315
20009 Andoain13814 8360825985
20018 Azpeitia13708 1591151561132417
20019 Beasain12108 8368857064
20059 Oñati10705 908491851312
20032 Elgoibar10440 5653434154
20017 Azkoitia10272 565444421110
20080 Zumarraga10175 4645484765

Ondorioak

Kuriosoa: aztertutako hiru karrera hoietan, hiruretan, azpeitiarrak izan dira nagusi parte-hartzean. Behobian, gainera, alde haundiarekin.

Beraz, arrazoia eman beharko diot koadrilakoari: Azpeitian, proportzioan, Gipuzkoan beste inun baino gehiago parte-hartzen da korrika-karreretan. Behobia eta Donostiako maratoian behintzat, bai.

Orain, ordea, zergatik galdetzea tokatzen da.

  • Toki oso-oso ona dagoelako korrika egiteko.
  • Izakeraz, besteak baino "konpetizio" zaleagoak garelako gurean.
  • Diego Garcia-ren eraginagatik.
  • Beste herrietan baino denborapasa gutxiago ditugulako, eta besterik ezean, ala, denok korrika!
  • Besteak baino sasoi txarragoa daukagulako, eta beraz, gehiago ibili behar.
  • A ze tonteria! Behobia eta Donostiako maratoian gehiago irtengo dira azpeitiarrak, baina besteetan...
  • ...

Zergatik iruditzen zaizue zuei? Kuriosoa iruditu zait niri, behintzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide