Azpeitian, urte zahar egunean eguraldia tristea izan bazen ere 600 korrikalaritik gora irten zen Iraurgi Atletismo Taldeak antolatutako IV. San Silbestre lasterketan. 450 inguru Urola-Kosta eskualdekoak izan ziren, besteak Euskal Herriko leku desberdinetatik etorritakoak.
Azpeitiko IV. San Silbestre lasterketako irabazlea izan zen Andres Perez iruindarrak 25:24 denbora eginez, 2003an Asier Cuevas eibartarrak egindako marka ondu zuen, bi segunduren aldea atera zuen nafarrak eta Azpeitiko Biek aroztegiak emandako diru saria jaso zuen. Herenegun, bigarren Rafa Maritxalar lesakarrak egin zuen (25:25) eta hirugarren Iker Iturralde donostiarrak (25:44). Laugarren heldu zen helmugara Asier Cuevas, eta bosgarren Agustin Jimenez azpeitiarra.
Emakumezkoetan lehen bi postuetan bi zarauztar izan ziren, lehena Iratxe Aranburu eta bigarrena Ainhoa Murua. Hirugarren, Mari Eli Fernandez zumarragarrak egin zuen.
Ikusi hemen mailaka sailkapena oso-osorik
Ikusi hemen lasterketa argazkitan
Zozketak
Irabazleei banatutako sariez gainera parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatu ziren. Saria oraindik jasotzeko dutenak, Azpeitiko Hitza-ren egoitzatik pasatu beharko dute (Julian Elorza hiribidea 4, behea).
Honakoak izan ziren saridun izan ziren dortsalak:
- Azkoitiko Doc To tabernak emandako ardo botilak. Azaldutakoak: 2, 101, 107, 111, 134, 138, 1157, 54, 1217, 139, 144, 1153, 25, 1216, 563. Azaldu ez zirenak: 35, 719, 1648, 720, 40.
- Talasoterapia Zelai (Zumaia). Azaldutakoak: 341, 99, 79, 100, 31, 44, 310, 340, 480, 513, 535, 1214, 1218, 1169, 353, 331, 52, 907, 819, 1702, 1645, 15, 547, 539, 500. Azaldugabeak: 88, 450, 488, 504, 530, 516, 1158, 76, 305, 1403, 1786, 1793, 1640, 1631, 1551, 557.
- Urdaiazpikoa eta txorixoa. Azaldutakoak: 1155, 1004, 531, 53, 548, 130, 55, 490, 124. Azaldu ez zirenak: 1180, 1905, 306, 910, 820, 1900.
- Barcelok emandako bidaia. 83, IƱaki Gil Onaindia.
- ESAIT-eko kamisetak. Azaldu gabeak: 558, 605, 1701
Hitza
saria: 601 dortsala, Jose Anjel Iriondo azpeitiarrak jaso zuen.