Andres Perez korrikalari iruindarrak irabazi zuen 8.300 metroko lasterketa eta Asier Cuevas eibartarrak jarritako marka ondu zuen bi segundoz. Perezek 25:24 egin zuen. Bigarrena ere nafar bat izan zen Rafa Maritxalar (25:25). Nesketan, lehen biak zarauztarrak izan ziren, lehena Iratxe Aranburu eta bigarrena Ainhoa Murua.