Bi herritarrek Espainiako Gerran bizitakoak datoz Uztarria aldizkariaren urtarrileko alean

Uztarria 2005ko urt. 7a, 17:01

  • Bi azpeitiarren gerra testigantzak, sansebastianetako berriak eta Joseba Albizuren aurrerantzako begirada jasotzen dira, besteak beste.
  • Jose Luis Otamendik bere lehen zutabea idatzi du; hemendik aurrera hilero eskainiko digu Burutik beherakoa.

Urte berriarekin batera, ale berria argitaratu du Uztarria herri aldizkariak: 58.a. Oraingoan Espainiako Gerraren bi testigantza datoz: bat, Antonio Loinazek Miel Algel Elustondori emana, eta bestea, Paulina Bidasorok Ihintza Agirretxeri kontatua. Sei orrialdetan datoz, elkarrizketa moduan, eta garai bateko argazkiekin ilustratuta.

Urrian izan zuen istripuaren ondoren zer gorputzaldi geratu zaion kontatu zion Joseba Albizu ziklistak Enekoitz Esnaolari. Erreportai moduan jaso du Esnaolak, eta begirada aurrerako norabidean duela azpimarratu.

Euskara atalean, berriz, Inposizioaren kronika dator, erredakzioan egina.

Sansebastianetako berriak, Valladolideko (Espainia) Euskal Etxeko lehendakari azpeitiar Jesus Odriozolari elkarrizketa, iritzi artikulu sorta, eta beste hainbat kontu, daude aldizkarian, baina ez han bakarrik, hemen ere bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide