Otsailerako V. Bertso Astea antolatu du Erniarraitzek

uztarria 2005ko urt. 10a, 18:01

  • III. Bertso Paper Lehiaketa abian da eta parte hartu nahi dutenek otsailaren 6rako bidali beharko dituzte lanak
  • Hilaren 17tik 26ra bitartean, bertsolaritza eta zentsuraren inguruan hizketaldia, bertso musika eta antzerkia, bertso-poteoa eta bertsolaritza literaturarekin uztartutako ekitaldiak antolatu ditu

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak otsailerako hainbat ekitaldi antolatu ditu V. Bertso Astearen baitan. Bertso Paper Lehiaketa, mahai-ingurua, eta bi ekitaldi berezi: batetik, Bertso musika eta antzerkia eta bestetik bertsoa eta literatura.

III. Bertso Paper Lehiaketan parte hartu nahi duenak otsailaren 6rako bidali beharko du eginiko lana. Albistearen amaieran azalduko dira bete beharreko baldintzak. Sariak otsailaren 17an banatuko dira, egingo den bertso ekitaldian.

Otsailaren 17an mahai-ingurua egongo da Zestoako Kultur Etxean. Imanol Lazkano, Iñaki Murua eta Amets Arzallus bertsolariak Zentsura bertsolaritzan (politikoa, erlijiosoa, auto-zentsura…) gaiaren inguruan arituko dira hizketan.

Otsailak 18an, berriz, 22:30etan Azpeitiko Mendizaleetan jaialdi berezia antolatu dute. Bertso musika eta antzerkia emanaldia izango da. Bertan honako aukera eskainiko dute:

  • Bertso zahar eta berriak musikaz lagundurik.
  • Ustekabeko atsegina.
  • III. Erniarraitz Bertso Paper sari banaketa.

Eta otsailak 25ean, Andoni Egaña, Jon Maia eta Maialen Lujanbio bertsolariek Literatuzta taldearekin Bertsoa eta literatura saioa eskeiniko dute. Jaialdia Azpeitiko Soreasu antzokian izango da 22:30ean.

Azkenik, otsailak 26an, larunbata, bertso poteoa antolatu dute Azkoitian. 18:00etan hasita Erniarraitz Elkartekoak Izer eta Alabier soinujoleekin kantuan arituko dira.

Bertso-paper lehiaketarako oinarriak:

Parte hartzea Urola erdialdeko, hau da, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Aizarnazabal edo Zestoako edozeinek har dezake parte.

Maila hauek bereziko dira:

A maila: 18 urte artekoak

B maila: 18 urtetik gorakoak

Egin beharreko lana.

A maila: 6 bertso gutxienez

B maila: 8 bertso gutxienez

Gaia librea izango da.

Aurkezpena. Lanak idazmakinaz edo ordenagailuz orriaren alde batetik idatzita aurkeztu beharko dira. Lanak egilearen nortasuna adieraz dezakeen inolako daturik ez du eramango. Lanarekin batera kartazal itxi batean izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko dira. Kanpoko gutunazalaren gainean egilearen goitizena eta bertso sortaren izenburua adieraziko dira.

Nora bidali. ERNIARRAITZ B.E., Julian Elorza 4, 20.730 Azpeitia.

Aurkezteko epea. Lanak 2005ko otsailaren 6rako bidali beharko dira.

Sariak.

A mailan:

  • Aurrenak 100 euro
  • Bigarrenak 50 euro

B mailan:

  • Aurrenak 200 euro
  • Bigarrenak 100 euro

Partaide bakoitzak sari bat bakarrik jaso dezake.

Epaiketa Erniarraitz Bertsozale Elkarteak izendatutako pertsona adituek egingo dute.

Saritutako bertso sortak argitaratzeko eskubidea Erniarraitz Bertsozale Elkarteak izango du.

Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea eskatzen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide