Azken uneko golari esker, etxean garaile

Urola-Kostako Hitza 2005ko urt. 10a, 19:01

  • Lagun Onak-ek Portugalete liderra garaitu zuen Garmendipeko lehian
  • Ikasberri Futbol Elkartean, aldiz, kadeteek bakarrik irabazi zuten

Hirugarren Mailako liderraren aurka jokatutako partidan Lagun Onak taldeak garaipena lortu zuen urteko lehen jardunaldian, txapelketako 18.ean. Etxean Durangoren aurka jokatutako azken partida galdu ondoren, erronka handia izan da Portugaleteko taldearen kontrako lehia. Larunbat arratsaldean irabazitako hiru puntuak oso garrantzitsuak dira Aitor Zulaikak entrenatzen duen taldearentzat. Izan ere, Portugalete talde sendoa da, eta sailkapeneko lehen postuan dago.

Lehen zatia oso parekatua izan zen, baina Lagun Onak-ek gogor egin zion aurre arerioari. Hala ere, aukerak bigarren zatian etorri ziren. 48. minutuan Sagarzazuk izan zuen lehen aukera, baina atezain bizkaitarrak kanpora bidali zuen baloia. Bi minutu geroago berriro ere Portugaleteko atezaina izan zen protagonista, beste gol aukera bat bertan behera utziz. 52. minutuan, Alain azpeitiarrak Imanolekin batera egindako jokaldian atezainak kornerrera bidali zuen baloia. Gola 87. minutuan heldu zen. Tenak hasitako jokaldia Mitxik kontrolatu, erdiratu eta Sagarzazuk sartu zuen gola. Bost minutuko luzapenean ere aukerak izan zituen Lagun Onak-ek. Berdinketarekin konformatu arren, garaile izan ziren. (Urola-Kostako Hitza)

Ikasberri

Ikasberriko lehen taldeak, berriz, 1 eta 0 galdu zuen Eibartarraken aurka. Lehia parekatsua izan zen, baina, ezin golik sartu azpeitiarrek. Sailkapenean 8. postuan dira orain (12 dira) eta atzetik dituztenak gertu dabiltza.

Jubenilek etxean galdu zuten partida eta alde handiz gainera. 1 eta 4ko emaitzarekin Idiazabalek nagusitasuna erakutsi zuen.

Kadeteak izan dira garaipena lortu dutenak. Denboraldi ederra egiten ari dira eta, asteburuko garaipena ere halakoxea izan da. Aitzgorri liderraren aurka eta euren etxean, 3 eta 4 irabazi zuten azpeitiarrek. Horrela, lehen postuan jarri dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide