Ikasberri Pilota Elkartearen III. Pala Txapelketa

Ikasberri pilota Elkartea 2005ko urt. 12a, 14:01

  • Izen ematea irekita dago
  • Txapelketa otsailaren erditik aurrera izango da

Urtero bezala Ikasberri Pilota Elkarteak emakumezko nahiz gizonezkoentzat pala txapelketa antolatuko du otsailaren erditik aurrera. Txapelketa bikoteka izango da, eta bertan bi maila egongo dira gizonezkoetan (bikote bakoitzak nahi duen mailan eman dezake izena) eta maila bakarra emakumezkoetan.

Izen ematea gaur, urtarrilak 12, hasi eta otsailaren 4ra bitartean zabalik egongo da. Izena emateko (bikoteka ahal bada) Orkatz, Zuhatz eta Fideo tabernetan, Ikastolan bertan edo 943 15 12 46 telefono zenbakira hots eginez egin daiteke. Bikoteko 10 €ko kuota ordaindu behar da, izen ematerakoan, izenaz gain telefono zenbakia utzi. Ondoren bilera baterako deituko zaituztegu izen emandako guztiok. Aipatutako partiduak astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik aurrera izango dira. Beraz animatu eta bertan ikusiko garelakoan agur bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide