Dena prest sansebastian jaietarako

uztarria 2005ko urt. 18a, 17:01

Eguraldiak lagunduko duelakoan, helduen danborradak emango die hasiera festei

Bihar, urtarrilak 19, Sansebastian egun berezia da azpeitiarrontzat. 22:15 ean hasita eta eguraldiak laguntzen badu, 18 taldek eta 700 bat danborjolek herriko kaleetan zehar sansebastianetako musikaz lagunduta danbor hotsak zabalduko dituzte. Aurrez, ordea, entseguak egin behar, eta azken saioa gaur 21:00etan izango dute. Pieza berria joko dute bezperan, Jose Luis Frantsesenaren Agurra, lehen haurren danborrdan bakarrik jotzen zena.

Helduen danborrada amaitzean, Trikizio taldearekin dantza egiteko aukera izango da, herriko plazan.

Urtarrilaren 20an egitarau zabalagoa eskaintzen da. Goizeko bederatzi eta erdietan hasita Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak, Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeekin, urtero ohi den moduan, kalejira egingo dute.

Ordubete beranduago, prozesioa egingo da, 10:45eko meza nagusira bidean. Soreasuko San Sebastian parrokian izango da meza.

Zezena ere ez da faltako. 12:00etan sokamuturra egongo da, ordu erdiz. Arratsaldean, berriro, 16:30ean hasita.

Haurren danborrada 12:30ean hasiko da. Saioa Imazek eginiko karrozak lagunduta joko dituzte danborrak.

Aurtengo sansebastian jaiei 00:00etan emango zaie agurra bandera jaistearekin. Sanjuandegi, Zokoa, Landeta eta Alkartasuna taldeen danbor hotsek lagunduko dute.

Egitaraua

Urtarrilak 19

  • 22,15ean, Olazko Amaren Enparantzatik irtenda, herriko kaleetan zehar HELDUEN DANBORRADA.
  • 24,00etan, talde guztiak bilduta, Enparantza Nagusian danborrada musikak joko dituzte.
  • 00,30ean, Enparantza Nagusian, TRIKIZIO taldearekin Dantzaldia.

Urtarrilak 20

  • 09:30ean, herriko kaleetan zehar Txistularien eta Musika Bandaren GOIZ-ERESIA, ARDOZALEAK eta GURE AMETSA taldeekin.
  • 10:15ean, herriko agintariak KORPORAZIOAN Eliza Nagusira joango dira.
  • 10:30ean, herriko kaleetan zehar PROZESIOA.
  • 10:45ean, Sebastian Donearen Eliza Nagusian MEZA NAGUSIA.
  • 12:00etan, SOKAMUTURRA
  • 12:30ean, Aranetik eta Hartzubiatik irtenda HAURREN DANBORRADA karroza ikusgarriarekin. Aurtengo karroza gaia, Maristak, On Manuel Ferrer irakaslearen lana eta Institutu Laborala uztartzean datza. Karrozaren egilea: Saioa Imaz
  • 16:00etan, HAUR PARKEA Olazko Amaren Plazatxoan.
  • 16:30ean, SOKAMUTURRA. NAHIDEKEENA TXARANGA kaleetan zehar
  • 17:30ean, IZARRAITZ PILOTALEKUAN pilota partida bikainak.
  • 20:00etan, Disko Festa “Dj Bull”en eskutik Enparantza Nagusian.
  • 24:00etan, bandera jaistea SANJUANDEGI, ZOKOA, LANDETA eta ALKARTASUNA taldeekin, eta AZPEITIKO UDAL MUSIKA BANDArekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide