UCIk arrazoia eman dio Andoni Aranagari eta Kaikun korrituko du

uztarria 2005ko urt. 18a, 19:01

Bihar (asteazkena) talde berriarekin joango da denboraldiaurreko egonaldira

Lehengo astean eman zen webgune honetan Andoni Aranagaren egoeraren berri, Berria egunkariak eginiko elkarrizketaren bitartez. Bertan UCIren erantzunaren zain zegoela zioen txirrindulariak, eta hilaren 19a baino lehen iristea espero zuela. Horrela izan da (egun bat lehenago), eta baimena eman dio UCIk Kaiku taldearekin sinatzeko, Uztarriak jakin ahal izan duenez.

Bihar bertan, taldekide berriekin Alikant-era joango da denboraldiaurreko egonaldira; Alfa del Pi herrira, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide