Urretxu eta Zumarragako Santa Luzia feriako argazki rallyko emaitzak asteburuan jakinarazi ditu epaimahaiak eta hilaren 28an egingo den sari banaketan argazkilari azpeitiarrek lehiaketako hiru lehen sariak jasoko dituzte. Javier Ruiz Larrinaga izan da irabazlea, Angel Olabarriak bigarrena eta Jose Antonio Zabalak hirugarrena.
Urola-Kostako Hitza egunkaritik jasotako albistea da.