Euskal Herriko datuak jakiteko bide berri eta erraz bat jarri dute interneten. Herriz herriko bilaketa ahalbidetzen du eta bertan etxebizitzei buruzko datuak, biztanleriari buruzkoak, euskarari buruzkoak etabar eskaintzen dira. Halaxe Azpeitiko datuak esku-eskura aurki daitezke www.datutalaia.net helbidean.
Sortzailea Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. Aurreko astean aurkeztu zuten; hona adibidez hedabide hauek emandako albisteak: Berria eta Sustatu
Gaindegia hainbat esparrutako eragile ezberdinek osatu dute. Horien artean, besteak beste, bada azpeitiar bat; Alfonso Etxeberria, ELAko idazkari nagusi ohia.
Helburuak
www.gaindegia.org webgunean diotenez honako helburuarekin sortu da: "Errealitate sozio ekonomiko nazionala abiapuntu, Euskal Herriko sozio ekonomia esparru zabala bizitzea eta biziberritzea". Horretarako "eraketarako zein garapenerako ildo nagusiak aztertuko eta aurrera urratsak egitea ahalbidetuko" ditu.
Azpeitiko datuak
Azpeitia aukeratuz gero, adibidez, biztanleriari buruzko datu hauek aurki daitezke: 25 eta 29 urte bitartean kokatzen da biztanleriaren kopuru handiena, 13.708 biztanletik 1.213.
Edo 1.354 etxebizitza huts daudela. Edo lana dutenen %58,9ak industrian egiten duela lan...