Aitonenako batzordeak jakinarazi nahi du datorren asteartean, otsailaren 1ean, 2005 urteari dagozkion kuoten kobraketak hasiko direla. Bazkideek iaz bezala 4 euro ordainduko dute, kuota mantendu egin baita. Kuotaren ordainketa Aitonena II egoitzan egin nahi duten bazkideek otsailaren 1tik 4ra arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izango dute aukera.
Bestalde, Aitonenako batzordeak gogorarazi nahi du oraindik asko direla iazko kuota ordaindu ez duten bazkideak.
Inauterietako afaria
Astelehen karnabalean herriko jubilatuek Aitonenako bi egoitzetan afaria izango dute. Gainera Aitonena I egoitzan afaldu ondoren dantzaldia izango dute. Aitonena Ieko afarirako Mari Joseri eman behar zaio izena, eta aldiz, Aitonena IIko afarirako Ciriakori.