Garmendipeko kirol gunea eraikitzeko lehen fasea Altuna Uria enpresak egingo du, atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuenez. Alkateak, iaz, abenduaren 4an, emandako ebazpenarekin hartu zen erabakia.
Lau hilabe iraungo dute lanek, eta 997 mila euroko kontratua egin du Udalak Altuna Uria enpresarekin.