Mugikortasun planaren aurkezpena

uztarria 2005ko ots. 2a, 14:02

Bihar, otsailak 3, Sindikatu Zaharrean aurkeztuko da. arratsaldeko zazpietan

Bihar, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean Mugikortasun Plana egin duen Intra enpresak proposamena aurkeztuko du. Bilera nahi duten guztientzat «erabat irekia» dela adierazi dute Udaleko Agenda 21etik.

Bertan, Mugikortasun Plana eta horren fase desberdinak aurkeztuko dira: bidegorriak, oinezkoen bideak, peatonalizazioa (zer eta nola), garraio publikoa, industri poligonoetara garraio zerbitzua... Gainera, sarrera moduan Intrak egindako diagnosiaren datu batzuk ere gogoraraziko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide